- Ariketa
1.2 Bigarren pasarte honetan, hilketaren ondorengoa gertatzen da. Hau da, protagonista etxera iristean, amari kontatzen dionean zer gertatu zen. Orduan, amak pentsatzen du bortxatu egin zutela. baina ez zen horrela. Ondoren, amak dutxa bat hartzeko esan zion eta horren ondoren, aita etorri eta berari azaldu zion gertatutako guztia eta gero, Bonbeur parfait akatsik gabe jo zuen. Hurrengo egunean, amak eskolara ez joateko esan zion, baina, protagonistak betiko bizitza berdina egin nahi zuen eskolara joanez, eta gainera konturatu zen, goiz bertan, egunkarian argitaratu zutela, berari ateratako argazkia.
1.3 Eztabaida hau, istorioaren erdialdera gertatzen da. Protagonista eta bere mutilaguna, batera bizitzera joan zirenean, protagonistaren gurasoei ez zieten graziarik egin, esaten baitzuten bere mutilaguna oso ezkorra zelako. Ondore, mutilaguna haserretu egin, esaten baitzuen berari ez ziola jaramonik egiten eta horrenbestez, harremana eten egin zuten. Ondoren, protagonista bere gurasoekin bizitzera itzuli zen. Bere mutilaguna izandakoa beltza zen.
1.4 Lerro hauek, egunkariko zuzendariak esaten ditu. Hau da, protagonistari hilketan argazkia atera zioten eta ondoren, egunkarian argitaratu zen. Orduan, aita haserretu eta jatetxe batean bazkaldu ondoren, berarekin hitz egitera joan ziren. Eztabaidatu ondoren, ez zuten ezer lortu, aitak barkamen bat minimo eskatzen zuen, orduan biak etxera itzuli ziren.
1.5 Pasarte hau, istorioaren bukaera aldera gertatzen da. Protagonistak, pianoko akademiako klasea zeukan, baina irakasleak ez zuen espero joatea, pentsatzen zuelako deskantsatu egin beharko zuela. Hala ere joan egin zen eta hainbat pianoko pieza akatsik gabe jo zituen, eta irakasleak zoriondu egin zion. Etxeraka bueltan, Abelen hilketa zegoen eta hainbat ertzain zeuden saitzen, protagonistak apaizak nola sermoia botaz besteak errezatzen ikusi zituen. Ondoren etxera iristean, konturatu zen normaltasunera iritsi zirela.