ERRADIOAKTIBITATEA
Erradioaktibitatea zenbait nukleo atomikoetan gertatzen den prozesuren bat da, hau da; partikulak galtzea eta jasotzea. Hori bi modutara egin daiteke:
- Fisio nuklearra→ Nukleo txikiagoak sortzea.
- Fusio nuklearra→ Bi atomo txikiren nukleoa elkartzea.
Gaur egun, fisio nuklearrarekin ari dira lanean. Fusio nuklearra gertatzeko, tenperatura eta presio altuak behar direlako. Erradioaktibitatea, zentral nuklearretan jarduten da.
HONDAKIN ERRADIAKTIBOAK
Erradioaktiboei lotutako jarduerak, hondakin erradioaktiboak sortzen dituzte.Hala nola; erregai nuklearren hondakinak eta gaixotasunak diagnostikatzeko edo tratatzeko erabilitako materialak. Horiek, egoki bildu eta tratatu behar dira
Hondakinek bi ezaugarri dituzte:
Hondakinek bi ezaugarri dituzte:
- Arriskutsuak direla. Gizakiarentzat arriskutsua den erradiazioa igor dezake.
- Asko irauten dute. Milaka urte irau dezakete.
HONDAKIN RADIOAKTIBITATEEN SAILKAPENA
- Sailkatu beharrik gabeko hondakinak→ Hondakin hauek ez dira pentsonen osasunerako edo ingurumenerako kaltegarriak. Material konbentzionaltzat erabil daitezke.
- Aktibitate baxuko hondakinak → Erradioaktibitate kantitate maila txikiagoa dutenak dira; hau da, gamma edo beta daukate maila txikiak badira., semidesintegrazio periodoa 30 urte baino gutxiagokoa izan behar da. Gainazaleko almazenamenduetan almazenatu behar dira. Ez dute berorik sortzen.
- Aktibitate ertaineko hondakinak → Gamma edo beta erradioaktibitatea daukate aktibitate baxuko hondakinekok baino maila handiagoa. Semidesintegrazio periodoa 30 urte baino txikiagoa duten hondakinak dira. Gainazaleko almazenamenduetan almazenatu behar dira. Ez dute berorik sortzen.
- Aktibitate handiko hondakinak → Erradioaktibitate alfa emititzen duten material guztiak eta aktibitate ertaineko hondakinetan ezarritako erradioaktibitate mailak gainditzen dituzten erradioaktibitate beta edo gamma emititzen duten edozein material. Baita ere sailkapen honetakoak dira, semidesintegrazio periodoa 30 urte baino gehiagokoa dutenak. Beroa sor dezakete. Almazenamendu geologiko sakonetan (AGP) almazenatu behar dira. Adibidez: actinido minoritarioa.
KUDEAKETA
Instalazio Erradioaktiboetan, eduki erradioaktiboa duten hondakin ugari sortzen dira. Kutsatutako material horien kudeaketa – baita iturriena ere erabiltzeari uzten zaienean¬– honako hauen arabera egingo da: erradiologia babeserako printzipio orokorrak, indarrean dagoen araudia eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (SNK) segurtasun gidak.
Hainbat kudeaketa mota daude:
Kudeaketa konbentzionala:
Erradiologiaren ikuspegitik, arreta berezirik jarri behar ez denean. Hemen sartzen dira, alde batetik, agintaritza eskudunak ezarritako balioen azpiko eduki erradioaktiboak dituzten hondakinak, eta, bestetik, indarrean dagoen legediaren arabera, baimenik behar ez duten jarduerak egiteko instalazioetan sortutako hondakinak. Kudeaketa mota horren barruan, kudeaketa honela sailka daiteke:
Hainbat kudeaketa mota daude:
Kudeaketa konbentzionala:
Erradiologiaren ikuspegitik, arreta berezirik jarri behar ez denean. Hemen sartzen dira, alde batetik, agintaritza eskudunak ezarritako balioen azpiko eduki erradioaktiboak dituzten hondakinak, eta, bestetik, indarrean dagoen legediaren arabera, baimenik behar ez duten jarduerak egiteko instalazioetan sortutako hondakinak. Kudeaketa mota horren barruan, kudeaketa honela sailka daiteke:
- I. taldea (hiri hondakin izan daitezkeen hondakin orokorrak), hala nola pazientearen arropa eta oheko arropa, terapia metabolikoko tratamenduen ondoren.
- II. taldea (hirikoak edo etxekoak izan daitezkeen hondakin sanitarioak).
- III. taldea (jatorri sanitarioko hondakin arriskutsuak), hondakinean bestelako arriskuak daudenean, hala nola biologikoak, kimikoak, etab.